'Umore ona' taldea garaile bakailao lehiaketan

Aitor Agiriano 2018ko maiatzaren 19a

Bederatzi elkarte gastronomikoak hartu dute parte aurtengo Pentekoste jaietan egin duten gastronomia lehiaketan. Urtero moduan, bakailaoa izan da osagai protagonista, eta hortik aurrea, talde bakoitzak bere osagaiak eta errezeta eraman ditu onena prestatu ahal izateko. 

Berrogeita zortzi punturekin, Juan Manuel Agirrezabal eta Luis Bilbaok osatutako Umore ona taldea izan da bakailao onena prestatu duena. Bigarren, Aitz-pe elkarteko Antonio Gonzalez eta Aitziber Alberdi izan dira 47 punturekin. Azkenik, Aizepe elkarteko Luis Cabo eta Juan Carlos Garitano izan dira hirugarren berrogeita sei punturekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak