Emuneko lankideek elkartasuna adierazi diote Enrike Letonari

Amaia Txintxurreta Guridi 2018ko maiatzaren 18a

Zerga operazioaren barruan bankuko dirua atzeman diote Enrike Letona preso ohi arrasatearrari, beste 50 preso ohiren antzera, eta Emuneko lankideek babesa erakutsi nahi izan diote euren lankide Letonari ohar bat publikatuta.

Hauxe da Emuneko lankideek Enrike Letonari elkartasuna adierazteko bidali duten oharra.

"Enrikek EMUNen lan egiten du. Zerga operazioaren barruan bankuko dirua atzeman diote eta beste 50 preso ohik ere antzerako eraginak jasan dituzte.

Horrelako operazioak Euskal Herrian ireki nahi dugun egoera politiko itxaropentsuaren kontrakoak dira, erabat.

Hortaz, gure babesa, animoa eta elkartasuna eskaini nahi dizkiogu gure lankide Enrikeri eta horrelako egoera jasaten ari diren pertsona guztiei".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak