Udalak aurreikusi du, aurreko urteen antzera, 80 ume ingururi egingo dietela ongietorria aurten ere. Guztiei banan-banan jarriko diete jaietako zapitxoa, eta, ondoren, talde argazkia aterako dute San Pedro elizaren aurrean. Ongietorria jasoko duten jaiotako ume horiez gain, euren gurasoak, aitona-amonak eta familiartekoak ere gonbidatuta daude ekitaldira, jaietan ume txikienak ere integratuta egon daitezen.