Hain zuzen ere, emakumezkoen finalak jokatuko dituzte lehenik, eta ondoren, gizonezkoenak. Hauek izango dira finalistak: promes mailan, Galeano-Agirre/Gaminde-Romero; eta nagusietan, LarrarteMendizabal/Arrieta-Etxaniz.
Gizonezkoen finalak hasi aurretik, emakumezkoen sari banaketa egingo dute –Udaleko ordezkariak eta Beñat Rezusta izango dira sari banaketan–.
Gizonezkoetan hauek dira finalistak: promes mailan, Osa-Elizegi/Murua-Gaskue; eta nagusietan, Lerena-Otadui/Salaberria-Uriondo.