Bergara Hiria Argazki Lehiaketako argazki kopuruak gora, kalitateari eutsiz

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko mai. 17a, 15:34

Bergara Hiria Argazki Lehiaketaren 34. edizioan iaz baino 14 argazki gehiago jaso dira eta bergararrek protagonismo berezia izan dute aurten ere; 40 argazki onenekin erakusketa jarriko dute hilaren 18an Aroztegin ekainaren 3ra arte, eta sariak maiatzaren 25ean banatuko dira.

Euskal Herri osoko argazkilariak erakartzen dituen Bergara Hiria Argazki Lehiaketako irabazleen berri eman du Udalak. 34. edizio honetara 171 aurkeztu dira; 78 zuri beltzean eta 93 koloretan. Zuri-beltzekoan 23 pertsonak hartu dute parte, eta horietatik bederatzi izan dira bergararrak. Koloretakoan, berriz, 27 argazkilari izan dira eta horietatik 14 izan dira bergararrak.

Lan onenak Aroztegin erakutsiko ditu Udalak gaur hasi eta ekainaren 3ra bitartean; zuri-beltzeko eta koloreko 20na erretratu aukeratu dira eta 40 horiek izango dira ikusgai. Sariak maiatzaren 25ean banatuko dira Aroztegin bertan, 20:00etan.

Zuri-beltzeko onena, Gurrutxagak

Zuri-beltzeko sari nagusia Jose Agustin Gurrutxaga bergararrak irabazi du Mujeres argazkiarekin –210 euro eta garaikurra–; bigarren saria Donostiako Gorka Elarreren El pianista argazkiak eskuratu du –180 euro eta garaikurra–; hirugarrena, Irungo Oskar Gaskonen San Juan argazkiak –150 euro eta garaikurra–; eta herritarrek Aritz Ugarte bergararraren Begira aukeratu dute –120 euro eta garaikurra–.

Koloretako argazkietan, berriz, sari nagusia Beasaingo Manu Barreiroren Danae argazkiarentzat izan da –210 euro eta garaikurra–; bigarren saria, Urretxuko Miguel Angel Perezen Mushing-entzat –180 euro eta garaikurra–; hirugarren saria, Jose Agustin Gurrutxaga bergararraren Margotzen hondartzan-entzat –150 euro eta garaikurra–; eta herriko saria eskuratu du Juan Jose Lopez Azurmendiren Urizar argazkiak –120 euro eta garaikurra–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak