2018/05/19 00:01

Jaiak

Bergarako jaietako egitaraua

Bergarako jaietako egitaraua
Bergara, Bergara

09:00 GAUPASEROEN ARGAZKIA. Ondoren, IZENBAREKUAK txaranga eguerdi arte. Bideberriko txosnagunean.

10:00 DIANA. Bolutik, Bergarako Txistulari Banda; Labegaraietatik, Bergarako trikitilariak; Oxirondotik, Elgoibarko dultzaineroak.
Ondoren, herriko plazan elkartuko dira guztiak eta Mizpirualdera egingo dute bisita.

11:00 ERRALDOIEN GUNEA, San Martin plazan: erraldoien erakusketa, erraldoiak egiteko tailerra, gomazko erraldoien erakusketa, palomita-makina, umeek margotzeko erraldoien liburuxka, xaboi-ponpa erraldoiak, umeentzat puzgarria. Antolatzailea: Bergarako Erraldoi Taldea.

11:00 Herriko Elkarteen arteko BAKAILAO LEHIAKETA San Martin plazan.

11:30 Pentekosteetara ONGIETORRIA EMATEKO EKITALDIA. Iazko jaietatik hona, jaio diren bergararrei, udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Ondoren, argazki bateratua udaletxearen kanpoaldean, San Pedro kalean.

11:30 Espoloitik KALEJIRA Artikako, Berriozarko, Ondarroako eta Reusko erraldoi konpartsekin.

12:00 ERREKORTADOREEN ESKOLA IBILTARIA zezen-plazan. Sarrera 2 euro.

13:00 ERRALDOIEN DANTZAK, San Martin plazan. Ondoren, ongietorria erraldoi taldeko ordezkariei, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

13:30 BAKAILAO LEHIAKETAKO SARI BANAKETA, San Martin plazan.

14:30 Erraldoi konpartsen BAZKARIA Seminarioko patioan.

15:00 ELKARTASUN BAZKARIA Bideberriko txosnagunean.

17:00 'FREESTYLE' ERAKUSTALDIA: dirt jump, Trialsin eta flatland, Mariaren Lagundiko jolas-tokian.

17:30 BURUHANDI ETA KILIKIEN IRTEERA San Martin plazatik.

18:00 Bergarako, Iruñeko, Artikako, Berriozarko, Ondarroako eta Reusko ERRALDOI KONPARTSEN KALEJIRA Bergarako kaleetan. Ibilbidea: San Martin plaza, Bidekurutzeta, Ramon Maria Lili, Ibargarai, Irizar, Kruz Gallastegi, Bideberri, Fraiskozuri, Herrilagunak, Domingo Irala, Barrenkalea, San Martin plaza.

18:30 ERREKORTADORE GAZTETXOEN ERAKUSTALDIA (8-15 urte). Sarrera: 3 euro.

19:30 TTIPTIKA Bideberriko txosnagunean.

20:30 LOW COST DELUXE eta KOBRAZULOren kontzertuak Irizarren.

22:30 GATIBU taldearen kontzertua San Martin plazan.

23:30 KONTZERTUAK Bideberriko txosnagunean: Nogen eta Atom Rhumba.

00:00-03:00 TESTING Irala kalean.

02:00 DJ AIFIL Bideberriko txosnagunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak