Bitorianatxo jaisteko zain

Jokin Bereziartua 2018ko mai. 18a, 07:00

Jai batzordeak "esfortzu berezia" egin du aurten bailarako lehen festen antolaketa "ahalik eta parte hartzaileena" izan zedin, eta prebentzioaren zein berdintasunaren arloetan jarri dute fokua, bereziki; Pentekosteen aurrekontu osoa 130.000 euro da.

Gaur Miguel Altuna Lanbide Heziketakoek suziria bota, Bitorianatxo (20:00) jaitsi eta martitzenean (22:00) zerura igo artean, ez da aspertzeko astirik izango Pentekosteetan. Jai batzordeak "esfortzu berezia" egin du aurten jaien antolaketa "ahalik eta parte hartzaileena" izan zedin, jaiak ere hala izan daitezen. "Eragile askorekin lankidetzan, egitaraua borobila osatu dugu, adin eta gustu oso ezberdinak asetzeko eta bergararron parte-hartzea areagotzeko", esan du Elena Lete alkateak.

'Edan? Hartu? Hausnartu!'

Partaidetza indartzen saiatzeaz gainera, prebentzioan eta berdintasunean jarri dute fokua aurten. Edan? Hartu? Hausnartu! kanpaina abiatu dute Lankurekin elkarlanean, "oso gaur egungoa" den bertsoa txertatuz egitarauan: Parranda egitean dantzan zein hitzezko, izan ditzadan zenbait une umorezko, marra txuri, pilula, kalimotxo fresko... Aukera zaituztet ez derrigorrezko! Horrez gain, ikastetxeekin eta osasun zentroarekin batera, gutuna bidali zaie gurasoei, kontsumo eta ohitura arduratsuak bultzatzeko. Bestalde, berdintasunaren arloan –eta hori jaietako egitarauan espresuki dago jasota– "urrats bat harago" joan gura izan dute. Emakumeei eta gizonei zuzendutako aholkuak txertatu dituzte, edozein arazoren aurrean, "isileko zein ageriko" izan, nola jokatu jakiteko.

Bergararren presentzia oholtzan

Jai batzordeak azpimarratu nahi izan du, besteak beste, zuzeneko ikuskizunetan bergararrek presentzia izango dutela: Nomadak, Garilak 26, Edu Muruamendiarazek zuzentzen duen Aukeran dantza taldea, DJ Oihan Vega... "Nabarmentzekoa da Bergarako Low Cost de Luxe taldearena; udaletxera etorri ziren eta jai batzordeak kontratatzea erabaki zuen", diote . Gainera, Gatibu ekartzea "foro ezberdinetan" herritarrek eskatu duten zerbait izan da; zapatuan joko dute, San Martin plazan (22:30).

Barraken prezioa mantentzea

Ez daude jaiak ulertzerik Matxiategiko barrakak barik, eta horien prezioa izan ohi da gurasoen kezketako bat. Bada, 2018an eta 2019an barraken prezioak ez dira igoko; 2008a ezkero Udalak ez du lurzoruagatik kobratzen, prezioak izozteko asmoz. Bidaiaren prezioa bi euro da eta atrakzio berezietan, bi euro eta erdi; bi horietan hiru minutu iraun beharko du bidaiak, gutxienez. Abonuen bidez merkeago bidaiatzeko aukera egongo da, eta prezio murriztuen egunak izango dira hilaren 21 goiza eta hilaren 23a egun osoan –euro bat eta euro eta erdi, hurrenez hurren–.

Xaxauren Txoko Morea

Bideberriko txosnagunerako antolatu duten egitarauarekin "pozik" dago Xaxau: "Gustu eta adin ezberdinak asetzen saiatzeaz gain, agertoki gaineko eskaintza ahalik eta parekideena egin dugu, agertokia emakumeena ere badelako". Gainera, Martxanterekin batera, Bideberrikoa "eraso matxistarik gabeko gune segurua eta erosoa" izan dadin Txoko Morea jarriko dute. Beste nobedade bat da bertako jakien eskaintza "ohi baino zabalagoa" izango dela.

Jai egitaraua

EGUBAKOITZA 18

15:00 IKASLE BAZKARIA Seminarioko karpan.

17:00 TTEK ELEKTRO-TXARANGA kaleetan zehar.

19:00 Matxiategin BARRAKAK IREKITZEA.

20:00 Jaiei hasiera emateko TXUPINAZOA Miguel Altuna Lanbide Heziketaren eskutik eta BITORIANATXOREN JAITSIERA, San Martin plazan. Segidan, BERGARAKO MUSIKA BANDAREN KALEJIRA, hiriguneko kaleetan San Martin plazatik irtenda.

20:30 Bideberrin TXOSNAK IREKITZEA, bertso eskolakoekin.

20:30 PARRILLADA auzolanean Seminarioko karpan Oxirondo Aisialdi Guneko gurasoek prestatuta, haur eta gurasoentzat. Tiketak salgai 6 eurotan Azokako Izotz postuan.

21:00 KONTZERTUA Bideberriko txosnagunean: Turtukiña VJ.

22:00 Kili Kili Punk HAUR BERBENA, Seminarioko karpan.

22:30 Nomadak eta Garil2ak 26 taldeen KONTZERTUA San Martin plazan.

23:00 KONTZERTUAK Bideberriko txosnagunean: Sofa eta Anita Parker.

02:00 DJak txosnagunean: Aitor_ MU eta Alvva.

 

ZAPATUA 19

09:00 GAUPASEROEN ARGAZKIA. Ondoren, IZENBAREKUAK txaranga eguerdi arte. Bideberriko txosnagunean.

10:00 DIANA. Bolutik, Bergarako Txistulari Banda; Labegaraietatik, Bergarako trikitilariak; Oxirondotik, Elgoibarko dultzaineroak.

Ondoren, herriko plazan elkartuko dira guztiak eta Mizpirualdera egingo dute bisita.

11:00 ERRALDOIEN GUNEA, San Martin plazan: erraldoien erakusketa, erraldoiak egiteko tailerra, gomazko erraldoien erakusketa, palomita-makina, umeek margotzeko erraldoien liburuxka, xaboi-ponpa erraldoiak, umeentzat puzgarria. Antolatzailea: Bergarako Erraldoi Taldea.

11:00 Herriko Elkarteen arteko BAKAILAO LEHIAKETA San Martin plazan.

11:30 Pentekosteetara ONGIETORRIA EMATEKO EKITALDIA. Iazko jaietatik hona, jaio diren bergararrei, udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Ondoren, argazki bateratua udaletxearen kanpoaldean, San Pedro kalean.

11:30 Espoloitik KALEJIRA Artikako, Berriozarko, Ondarroako eta Reusko erraldoi konpartsekin.

12:00 ERREKORTADOREEN ESKOLA IBILTARIA zezen-plazan. Sarrera 2 euro.

13:00 ERRALDOIEN DANTZAK, San Martin plazan. Ondoren, ongietorria erraldoi taldeko ordezkariei, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

13:30 BAKAILAO LEHIAKETAKO SARI BANAKETA, San Martin plazan.

14:30 Erraldoi konpartsen BAZKARIA Seminarioko patioan.

15:00 ELKARTASUN BAZKARIA Bideberriko txosnagunean.

17:00 'FREESTYLE' ERAKUSTALDIA: dirt jump, Trialsin eta flatland, Mariaren Lagundiko jolas-tokian.

17:30 BURUHANDI ETA KILIKIEN IRTEERA San Martin plazatik.

18:00 Bergarako, Artikako, Berriozarko, Ondarroako eta Reusko ERRALDOI KONPARTSEN KALEJIRA Bergarako kaleetan. Ibilbidea: San Martin plaza, Bidekurutzeta, Ramon Maria Lili, Ibargarai, Irizar, Kruz Gallastegi, Bideberri, Fraiskozuri, Herrilagunak, Domingo Irala, Barrenkalea, San Martin plaza.

18:30 ERREKORTADORE GAZTETXOEN ERAKUSTALDIA (8-15 urte). Sarrera: 3 euro.

19:30 TTIPTIKA Bideberriko txosnagunean.

20:30 LOW COST DELUXE eta KOBRAZULOren kontzertuak Irizarren.

22:30 GATIBU taldearen kontzertua San Martin plazan.

23:30 KONTZERTUAK Bideberriko txosnagunean: Nogen eta Atom Rhumba.

00:00-03:00 TESTING Irala kalean.

02:00 DJ AIFIL Bideberriko txosnagunean.

 

DOMEKA 20

09:00 BIGANTXAK zezen-plazan. Sarrera: 2 euro.

11:00 MEZA NAGUSIA San Pedro parrokian.

11:00 Umeentzat GOITIBEHERA zirkuitua Herrilagunak kalean. Antolatzailea: Inertzia kirol elkartea.

11:30 37. HAUR ETA GAZTEEN SIMON ARRIETA PLASTIKA SARIKETA, San Martin plazan. Laguntzailea: BEART elkartea.

12:30 BERGARAKO MUSIKA BANDAREN KONTZERTUA Espoloian. Egitaraua: Campo de rosas (pasodoblea), Miguel Gonzalez Bastidarena; Egmont (obertura), L. van Beethoven-ena; Arizona (indiar folk abestia), F. Cesarini-rena; Call of the valley, J. de Haan-ena; Euskal Herria kantuz, Alfredo Gonzalez Chirlaquerena; Solo bossa (fliskorno eta bandarentzat, Mikel Maniega bakarlari dela), O. M. Schwarz-ena; Bergarako ereserkia, Alfredo Gonzalez Chirlaquerena. Zuzendaria: Alfredo Gonzalez Chirlaque.

13:00 Haur eta gazteen Simon Arrieta plastika lehiaketako SARI BANAKETA, San Martin plazan.

14:00 JAU!KANAU BAZKARIA Bideberriko txosnagunean: nork berea eroanda.

15:30 GOITIBEHERA TXAPELKETA San Martzialgo bidean. Antolatzailea: Inertzia kirol elkartea.

16:00 SORMEN TAILERRA: Makedo. Bideberriko txosnagunean.

17:00-20:00 EGURREZKO JOKO ERRALDOIAK Arrizuriaga azpiko jolas-parkean.

17:30 IKUSKIZUN PARTE-HARTZAILEA: Munduan berbena. Bideberriko txosnagunean.

18:30 GAZTEEN ERREKORTADORE TXAPELKETA, hainbat modalitatetan, zezen-plazan. Sarrera: 3 euro.

19:30 KONTZERTUA Bideberriko txosnagunean: Audience.

20:00 GIMNASIA ERRITMIKO ERAKUSTALDIA, San Martin plazan. Antolatzailea: Ariznoa Gimnasia Erritmikoko Taldea.

21:00 LOKATZA AFAIXA Bideberriko txosnagunean.

22:00 AUKERAN dantza taldearen Aukeran 20 urte DANTZA EMANALDIA, zuzeneko musikarekin, Udal Pilotalekuan.

22:30 KORTO LEHIAKETAKO EMANALDIA, Bideberriko txosnagunean.

 

ASTELEHENA 21, KOADRILEN EGUNA

11:30 KUADRILLEN ARTEKO HERRI KIROLEN TXAPELKETA, zezen-plazan, Zaldibiako trikitilariek eta Incansables txarangak animatuta.

12:30 DANTZALDIA La Nueva Talisman Orkestrarekin Espoloian.

14:30 HERRI BAZKARIA San Martin plazan. 

17:45 I. EMAKUMEEN BERGARA HIRIA pilota txapelketako finalak. Ondoren, Gizonezkoen BERGARA HIRIA TXAPELKETAKO FINALAK Udal Pilotalekuan. Antolatzailea: BKEko pilota saila.

18:30 GAZTETXOENTZAKO ZEZENTXOAK ETA BIGANTXAK zezen-plazan. Sarrera: 3 euro.

19:00 Kantu Kolore taldearekin Far West HAURRENTZAKO ERROMERIA, San Martin plazan.

20:00 ERROMERIA Bideberriko txosnagunean: Laket taldea.

23:00 CAMP DANTZALDIA La Nueva Talisman Orkestrarekin Espoloian.

23:00 Ilargi Beltza taldearekin ERROMERIA, San Martin plazan.

23:00 KONTZERTUAK Bideberriko txosnagunean: Liher, Bad Sound eta Sista Kata.

 

MARTITZENA 22, UMEEN ETA HELDUEN EGUNA

09:00 BIGANTXAK zezen-plazan. Sarrera: 2 euro.

11:00-14:00 HAURRENTZAKO eta GAZTEENTZAKO JOLAS-PARKEA Ipintza II-ko patioan. Puzgarriak, jumping-a, wipe out-a -egur zoroak-, giza futbolina, super jumping-a…

12:00 IDI-PROBEN ERAKUSTALDIA Bergarako abeltzainen eskutik, San Martin plazan.

13:00 MARIATXIAK Iralan: Los Tenampas.

14:30 BAZKARIA eta DANTZALDIA, San Joxepe elkartean.

16:30 Bergarako BOLO, TOKA ETA IGEL JOKOEN TXAPELKETA San Joxepen. Antolatzailea: San Joxepe Elkartea.

17:00-20:00 HAURRENTZAKO JOLAS-PARKEA, Ipintza II-ko patioan.

17:00 PILOTA PARTIDA PROFESIONALAK Bergarako Udal Pilotalekuan.

18:30 ERREKORTADORE ESKOLA IBILTARIA ZEZENTXOEKIN zezen-plazan. Sarrera: 2 euro.

19:00 KONTZERTUA: Anje Duhalde, Bideberriko txosnagunean.

20:00-22:00 DJ FESTA, Oihan Vegarekin, San Martin plazan.

22:00 BITORIANATXOREN IGOERA San Martin plazan.

00:00-AK ARTE DJ FESTA, Oihan Vegarekin, San Martin plazan.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak