Saskibaloian, gizonezkoen infantil txiki mailako lauko finala irabazteko zorian egon zen Bergara, baina bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen azkenean. Partidu guztian aurretik joan ostean, laugarren laurdenean egin zien ihes partiduak bergararrei eta azkenean, bi punturengatik galdu zuten. Bestalde, 3X3 txapelketaren XI. edizioa ekainaren 16an eta 17an jokatuko dute aurten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.