Leihoak eta balkoiak apaintzeko lehiaketarako izen-ematea, ekainaren 4ra arte

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko mai. 25a, 11:00
Apaindutako balkoia.

Ohitura berreskuratu eta herria ederrago bilakatzeko helburuz, Bergarako Udalak berriro antolatu du herriguneko balkoiak eta leihoak lorez apaintzeko lehiaketa. Parte hartu gura dutenek ekainaren 4rako entregatu beharko dute inprimakia beteta udal bibliotekan. Etxebizitza bakoitzari zenbaki bat emango zaio, eta ikusgai izan beharko dute balkoian.

Balkoiek apainduta egon beharko dute gutxienez uztailaren 4tik 30era bitartean (biak barne). Lehiaketan parte hartzeak esan nahi du jabeek Udalari baimena ematen diotela egun horietan balkoiei argazkiak egiteko. 

Izen-ematea

Interesatuta dauden pertsonek inprimakia bete eta Udal Bibliotekan entregatu beharko dute ekainaren 4aren aurretik. Etxebizitza bakoitzari zenbaki bat emango zaio, eta berau ikusgai izan beharko dute balkoian. 

Balorazio irizpideak

Honako kontzeptuak hartuko dira kontuan: originaltasuna, apaintzearen kalitatea, loreen iraunkortasuna eta loreen diseinua. Era berean, garrantzia emango zaio berrerabilitako materiala izateari. 

Sariak 

Sari banaketa uztailaren 4an egingo da Oxirondoko azokan, 19:00etan. 

Honako sariak banatuko dira:

1. saria: 400 euro. (herriko komertzioetan gastatzeko bonoetan).

2. saria: 200 euro. (herriko komertzioetan gastatzeko bonoetan)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak