Gaurko ospakizun festa girotzen joateko, Bedelkarreko merkatariek euren dendak apaindu dituzte. Beti ere, elkartearen leloa erakutsiz: Bergaran bizi, herrian erosi, danok irabazi!. Eta, bereziki apaindu dute Espoloia ere: aterkinak, kamisetak, kandelak, frutak... Luntx erraldoia ipini dute herritarren esku. Hara hurbildu direnekin jolasean ibili da aurkezlea.
Eta belarriak goxatzeko, adi-adi entzun dituzte Mery Mayren, Maitaneren, Azkaiter Peloxen eta DJ Elvis Cainoren doinuak.