Hiru lagun izango dira agertoki gainean: Garazi Lopez de Armentia eta Aritz Lopez dantzariak, eta alboan izango duten Ainara Legardon musikaria. "Unerik gozoenak bizi ez dituen bikote baten istorioa da oinarria. Guerreroren lanen ezaugarria da, oso lan espresiboak direla, ulertzeko errazak; publiko gazte eta helduentzako proposatzen dugu honako hori. 55 minututan, naturako hainbat elementurekin apaindutako oholtzaren gaineko bi dantzari-aktorek Legardonen rock esperimental doinuekin lagunduta, ikuskizun ganberroa eskainiko dute", diote Doos Colectivo elkartekoek.