Udako futbol txapelketaren berri emateko bilera egingo dute maiatzaren 10ean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko mai. 7a, 15:00
Penalti jaurtiketa bat iazko finaletako baten.

Badator, beste urtebetez, Ipintzako Udako Futbol Txapelketa. Hain justu, aurtengo edizioaren berri emateko bilera egingo dute maiatzaren 10ean Agorrosin kirol guneko bigarren solairuan. "Hitzordu berezia da eta ikusle asko batzen ditu", adierazi dute. Bergara Kirol Elkarteak antolatu du.

Maiatzaren 10eko saio informatiboan azalduko dira txapelketaren hasiera eta amaiera datak, izen ematea eta formatua. Antolatzaileek gogora ekarri dutenez, Udako Txapelketa "ibilbide luzeko txapelketa oso txukuna" da: "Gizonezko, emakumezko eta beteranoen kategoriak batzen ditu. Hitzordu berezia da, elkarrekin aritzen dira-eta Ipintzako futbol zelaian gaur egun futbolean jokatzen ari direnak, dagoeneko lagata dutenak eta jokatzeko gogoa duten zale asko ere. Ikusle asko batzen dituen txapelketa izaten da, futbolaz gozatzeko eta bertan sortzen den giroaz gozatzeko asmoz". Aurtengo edizioa ere Bergara Kirol Elkarteko lehen taldeko jokalari eta zuzendaritzak antolatuko dute.

3

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak