Gizonezkoen Senior Bigarren Mailako azkeneko jardunaldia jokatu zuen atzo Bergarako taldeak, eta 77-52 irabazi zion Alde Zaharra B taldeari. Sailkapenean seigarren postua zegoen jokoan, eta bergararrek ez zuten hutsik egin Labegaraietan. Lehenengo bi laurdenetan neurketa nahiko parekatuta egon zen arren, atsedenaldi luzearen ostean, etxekoak jaun eta jabe izan ziren, eta erraz lortu zuten garaipena.