Giroko porra egin ahal izango da gaur eta bihar

Xabier Urtzelai 2018ko maiatzaren 4a

Bergarako txirrindularitza zale koadrila batek porra antolatzen du urtero, Lokatzaren babesarekin, eta egubakoitzean Jerusalemen hasiko duten Italiako Giroko edizioa ere prest dute. Hala, gaur, egubakoitza, eta bihar, zapatua, zozketak hartzen ibiliko dira.

Zozketa bakoitzean 15 txirrindulari aukeratu beharko dira (20 euro ordaindu behar dira zozketa bakoitzeko) eta apustuak Domingo Irala kalean jarriko duten postuan –PeÒalba administrazioaren ondoan– entregatu beharko dira. Gaur 19:00etatik 21:00etara egongo dira zozketak hartzen, eta zapatuan 11:00etatik 14:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak