Musikaz gozatu nahi duzu?; galderarekin animatu nahi dituzte herritarrak musikaz gozatzera, eta bide batez, Musika Eskolan egiten dituzten jarduerak ezagutzera. Ate irekiak 11:30etik 13:30era bitartean izango dira. Modu horretan, herritarrek Musika Eskola barrutik ezagutzeko aukera izango dute: instrumentuak probatzeko aukera egongo da, eta baita taldean jotzeko aukera ere.
Horrez gain, 12:00etatik 13:00etara 4 eta 5 urte bitarteko umeendako tailerra egongo da. Hain zuzen ere, adin tarte horri bideratutako eskaintza ezagutzeko aukera izango dute bai gaztetxoek eta baita gurasoek ere.