Joan den urteko ekainean bertan behera geratu zen El Desvan del Machok gaztetxean egin behar zuen emanaldia. Orduan eskaini ez zuten kontzertua orain eskainiko dute; eta lagun izango dute La Banda del Abuelo. Bi taldeak arrasatearrak dira.
Emanaldia gaztetxeak eta Angiolillo liburutegiak elkarlanean antolatu dute.
El Desvan del Macho
El Desvan del Macho 1989an sortutako taldea da. Taldeari zentzua, nortasuna eta, finean, izana J.G. Izcuek ematen dio. Euren estiloa definitzea zaila da; izan ere, apustu arriskutsua egin dute musikaren munduan. J.G Izcuek idazteko eta espresatzeko oso modu berezia dauka, eta horrek jarraitzaile fidelak ekarri dizkio.
La Banda del Abuelok Rockanrolla mailu bat da diskoa aurkeztu zuen iaz. Disko horretako abestiak eskainiko dituzte.