Herri bazkaria maiatzaren 21ean, astelehena, izango da, Kuadrilen Egunean. Menua honako hau izango da: lehen platera entsalada mistoa eta otarrainxkak, bigarren platera txerri saihetsak, postrea, tarta, kafea, eta edateko ura. Norbaitek alergia motaren bat balu, aurretik Udaleko Kultura Zerbitzura deitu beharko luke (943 779159). Txartelak 12 eurotan izango dira salgai, eta pertsona bakoitzak gehienez sei sarrera erosi ahal izango ditu. Guztira 690 lagunentzat lekua egongo da.
Aisialdi guneko gurasoek antolatutako parrillada
Bestalde, maiatzaren 18an egingo den haur eta gurasoendako parrilladarako txartelak maiatzaren 2tik aurrera erosi ahalko dira sei eurotan, azokako izotz postuan. Haur eta gurasoei zuzendutako parrillada Seminarioko karpan egingo da, auzolanean. Aisialdi Guneko gurasoek antolatzen dute.