'La Manada' auziaren epaiaren kontra azaldu dira Bergarako udaleko lau alderdiak

Bergarako udaleko bozeramaile batzordeak adierazpen instituzionala egin du, 'La Manada' auziaren sententzia salatuz. Barruan duzue oharra, osorik.

"Nafarroako Probintzia Auzitegiaren sententzia jakin berritan, non 2016ko uztailaren 7an 5 gizonek emakume bat  mehatxatu, bere borondatearen kontra atari batera eraman, beldurtu eta mehatxatuz eta bere erantzuteko ahalmena zeharo baliogabetu zutenean bortxatu egin zuten,  Bergarako Udaleko bozeramaile batzordeak honakoa ADOSTU DU:

LEHENIK.- Udal honek eta Bergarako herriak bere babes, maitasun eta elkartasuna adierazten die biktimari eta bere senitarteko eta ingurukoei.

BIGARRENIK.- Sententziak jasotzen duenarekin gure erabateko desadostasuna adierazten dugu; bereziki, jasotakoa sexu-abusu jarraitu gisa aitortu duelako. Zentzu honetan, gure babesa erakutsi nahi diegu aipaturiko sententzia inpugnatu edo inpugnatuko duten erakundeei, beharrezkoak diren errekurtsorako bitartekoak erabiliz.

HIRUGARRENIK.- Gure etsipen eta haserrea erakusten dugu sententzia honen aurrean, eta justizia eskatzen duten aldarriarekin batera, Udal honek, Ricardo Gonzalez magistratuaren gaitasungabetzea (inhabilitazioa) eta kode penalaren errefoma bat eskatzen ditu.

LAUGARRENIK. - Emakume guztiek askatasunerako dugun eskubidea aldarrikatzen dugu, eta, era berean, Bergarako herriak ez duela inolako eraso matxistarik onartzen ere ozen adierazi nahi dugu.

BOSGARRENIK.- Udal honek benetako berdintasunaren alde lan egiteko konpromisoa berresten du, bai egiazko berdintasunaren alde, bai eta emakumeen eskubideen defentsan eta gizonen eta emakumeen arteko parekidetasun ezak eta baita emakumeenganako egiten diren indarkeria mota guztiekin bukatzeko ere".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.