Kartzela zaharra, antzoki bihurtuta

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2018ko api. 29a, 18:00

Antzerkiaren aldeko apustua egin dute asteburuan Bergarako gaztetxekoek; Zaragozako Teatro Pezkao taldea gonbidatuta, bi antzezlan ikusteko aukera eskaini dute. Ikusle gutxi hurbildu den arren, bertaratutakoek asko gozatu zuten antzerkigintzan eskarmentu handia duen Fran Martinez aktorearekin.

"Bagenekien asteburu zaila zela, askorentzako zubia delako, eta egia da, gura baino jende gutxiago etorri dela baina egon direnak oso gustura. Aspaldiko lagunak ditugu Pezkao taldekoak, hirukotea da baina kide bakarra izan da oraingoan: Fran Martinez. Apaingarri gutxirekin Manipulados lana antzeztu zuen egubakoitzean, eta hain justu, gaur, domeka, 18:30etan Arrasateko Irati tabernan eskainiko du. Atzo zapatua, Nudos izenekoa eskaini zuen Martinezek; hori ere oso bitxia, hiru agertoki ezberdinetan banatu zuen kontakizuna, eta atzetik eramaten zituen ikusleak. Txikitan jazarpena jasan zuen haur baten istoriotik abiatu zuen kontakizuna eta ikusleekin elkarlanean borobildu zuen antzezlana. Pena izan da jende gutxi hurbildu dela, zapaturako antzerki tailerra egitea ere proposatu genuen, baina bertan behera utzi genuen azkenean. Gustura izaten dira gurean Pezkao taldekoak, hortaz, abenduan berriz ere gurera etortzeko gonbidapena egiten saiatuko gara", azaldu du Bergarako gaztetxeko kide Aser Polborosak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak