Lehenengo Emakumezkoen Bergara Hiria Pilota Txapelketan maila ederra izan da

Imanol Beloki Unamuno 2018ko api. 29a, 17:22

Lehenengo Emakumezkoen Bergara Hiria Pilota Txapelketa egin dute gaur, Bergarako pilotalekuan, eta guztira, maila bakoitzean, sei bikote aritu dira. Partidu batzuk, oso lehiakorrak izan dira, lehenengo hirurak batez ere, ondorengoetan, aldiz, diferentzia handiagoa egon da, eta azkarragoak izan dira partiduak.

Bergarako pilotalekuan gaur goizeko txapelketan batu diren emakumeek erakustaldi aparta eman dute. Promesak eta nagusiak aritu dira lehenengo edizio honetan, eta datorren astebukaeran ere jokatuko dituzte partiduak. Nagusiek, zapatu arratsaldean, eta promesek, berriz, domeka goizean.

Nahi baino ikusle gutxiago izan direla adierazi du, bestalde, Reyes Azkoitia, Bergarako pilota entrenatzaileak: "Txapelketan aritu diren neskek maila ederra erakutsi dute. Hala ere, alde nabarmena izan da partidu batzuetatik beste batzuetara. Batzuk oso azkar amaitu dira, eta frontoira etorri diren ikusle askok, lehen partiduak galdu dituzte. Ondorengoak, aldiz, luzeagoak izan dira. Horrez gaim, uste baino jende gutxiago gerturatu da txapelketa ikustera, eta datorren zapatu eta domekako partiduetara etortzeko deia egin nahi diet herritarrei, giro aparta izango delako".

Txapelketako emaitzak

Promesak
1º M.Barrokal-M.Unanue  10/ 15 M.Etxegarai-U.Oses
2º M.Barrokal-M.Unanue 15 / 1 I.Urcelai-U.Isasmendi
3º M.Etxegarai-U.Oses    15 / 3 I.Urcelai
 
Nagusiak
4º O.Arrizabalaga-P.Espinar 15 / 13 E.Arrieta.L.Etxaniz
5º O.Arrizabalaga--P.Espinar 15 / 8 A.Urien-L.Garai
6º E.Arrieta-L.Etxaniz           15 / 4 A,Urien-L.Garai

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak