Liderrari irabazita, puntuak mahoneroendako

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2018ko api. 28a, 15:45

Gaur, zapatua, eguerdian Bergarako eta Ordiziako taldeek Agorrosinen jokatu duten partiduan.

Ordiziako taldea izan du aurkari, Ohorezko Erregional mailako Bergarako futbol taldeak gaur, zapatua, eguerdian Agorrosinen jokatu duen partiduan; talde gaztean jokatzen duen Oier Jauregik debuta eginda, 86. minutuan sartu duen golari esker garaipena etxekoendako izan da.

Ez-ohiko ordutegia zen arren, zale asko hurbildu dira taldea animatzera. Ordiziarrek hasieratik erakutsi dute irabazteko gogoa zutela, baina mahoneroek ez diete gauzak erraztu. Partiduaren lehenengo zatia oso parekatua izan da Bergarako entrenatzaile, Mikel Juaristiren esanetan: "Ordiziak oso gogor hasi du bigarrena, eta bereziki lehenengo hamar minutuetan hainbat gol aukera izan ditu. 86. minutuan, baina, markagailua gure alde jarri du gaur lehenengo aldiz, goiko taldean jokatu duen Oier Jauregi jokalari gazteak. Lehen taldean debutatu eta gola sartu du!. Gustura nago, orokorrean, taldeak egin duen lanarekin. Zazpigarren gaude sailkapenean", kontatu du Juaristik.

Datorren astean, Aretxabaletan, derbia

Ibarra zelaian jokatuko dute hurrengo nor-gehiagoka; maiatzaren 6, domeka, 16:30etan izango da UDA eta Bergarakoen arteko derbia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak