Rezustak ezin izan zuen Olaizolaren sakearekin (22-8)

Imanol Beloki Unamuno 2018ko api. 28a, 13:34
Olaizola eta Rezusta Bergarako partiduan.

Buruz buruko pilota partidua jokatu zuten atzo Beñat Rezusta eta Aimar Olaizola pilotariek. Rezustak, etxean jokatu arren, 22-8 galdu zuen, eta hasieran ondo aritu arren, sakez min handia egin zion goizuetarrak. Hala,  finalerdietan Olaizola izango da.

Rezustak ondo hasi zuen partidua, baina markagailua 10-8 jarri zenean, ezin izan zion partiduari buelta eman. Gainera, sakez egin zion min handiena Olaizolak bergararrari, izan ere, guztira, zazpi tanto egin zizkion sakez.

34 minutu iraun zituen pilota partiduak, eta guztira, 150 pilotakada egin zituzten, pilotari goizuetar eta bergararrak. Gaur, bestalde, Labriten, Elezkanok eta Bengoetxeak neurtuko dituzte indarrak, eta garailearen aurka jokatu beharko du Olaizolak hurrengo partidua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak