Primeran joan da Auzuen Arteko Eguna eta Angiozarrek hartu du lekukoa hurrengo urterako

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko api. 22a, 11:00

Jende mordoa eta oso giro ona izan dutela adierazi dute antolatzaileek. Hala, arrakastatsua izan da Bergaran lehenengo aldiz antolatutako Auzuen Arteko Eguna. Uberan egin zuten aurtengoa atzo, eta erabaki dute hurrengoa non izango den. Angiozarrek hartu du lekukoa.

Mus txapelketa, jolasak, musika emanaldiak, auzo afaria, sari banaketa, txokolate-jana... Luze jo zuen atzo gauak Ubera auzoan. Jende mordoa eta oso giro ona izan zutela adierazi du antolatzaile taldeko Erik Cuevas osintxuarrak. "Afaritan ere jende mordoa elkartu ginen. Ehun lagunendako afaria prestatu genuen eta frontoia bete egin zen".

Gauerdian jende gehiago gerturatu zela adierazi du Cuevasek. "Bergaratik etorri zen jendea", adierazi du.

Auzuen Arteko Egunak arrakasta izan duela ikusita jarraipena izango du. "Afaldu ostean hartu zuen lekukoa Angiozarrek", azaldu du Cuevasek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak