Martxan da Bergara Hiria argazki lehiaketaren 34. edizioa

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko api. 18a, 14:55
Iaz koloretako kategorian bigarren saria jaso zuen argazkia, 'Road to nowhere' (Manu Barreiro)

Maiatzaren 9a izango da Bergara Hiria argazki lehiaketan parte hartzeko argazkiak bidaltzeko azken eguna. Gaia librea izango da eta argazkiak bi modalitatetan sailkatuko dira, zuri-beltzekoak eta koloretakoak. Pertsona bakoitzak lau lan aurkeztu ditzake gehienez, eta modalitate bakoitzean lau sari banatuko dira.

Hogeita hamalaugarrenez antolatu du Bergarako Udalak Bergara Hiria argazki lehiaketa. Lehiaketan parte hartzeko argazkiak Udaletxeko Kultura Zerbitzura eraman beharko dira edo posta ziurtatu bidez Bergarako Udaleko kultura sailaren izenean bidali, hartzailearen izenaren jarraian 'Argazki lehiaketa' idatzita.

Lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 9a izango da. Zuri-beltzean edo koloretan bidali daitezke, beti ere 40x50 zentimetroko formatuan aurkeztuta.

Maiatzaren 11n emango dira jakitera kategoria bakoitzeko sarien irabazleak. Lehen sariak 210 euro eta trofeoa jasoko ditu; bigarrenak, 180 euro eta trofeoa; eta hirugarrenak, 150 euro eta trofeoa. Bestalde herriko onenak, 120 euro eta trofeoa eskuratuko ditu.

Aurkeztutako argazkiekin erakusketa egingo da Aroztegin, maiatzaren 18 eta ekainaren 3ra bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak