'Bizikleta gainean dantzan. Himalaia' diaporamarekin hasi dute Bizikleta jardunaldia

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko api. 17a, 12:40

Bizikletaren Nazioarteko Eguna izango da eguenean, apirilaren 19an. Egun hori ospatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte Bergaran; eta, horiekin gaur hasi dira. Zigor Gartziak 2016an Himalaian bizikletarekin egindako bidaiaren emanaldia eskaini dute gaur goizean.

Zabalotegin eskaini dituzte emanaldiak; lau egin dituzte, herriko ikastetxeendako. Zigor Gartziak 2016an Himalaian egindako bidaiaren diaporama izan da: Bizikleta gainean dantzan. Himalaia.

Eskolara bizikletan

Hurrengo ekintza eguenean egingo dute. Aranzadiko, Mariaren Lagundiko eta San Martineko ikasleei eskolara bizikletan joateko gonbita egin diete. Horrez gain, bizikleta jolasak ere egingo dituzte.

Marrazki erakustaldia

Ikasleek bizikletaren inguruko marrazkiak ere egingo dituzte. Ondoren, ikusgai jarriko dituzte eta opariak banatuko zaizkie. Umeen artean banatzeko 40 botilatxo izango dituzte –ziklo bakoitzeko 10–.

Bestalde, helduentzako pentsatuta zegoen bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroa bertan behera geratu da ez delako inor apuntatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak