Jai giroak eta rokodromoa konpontzeko eskaerak bat egin dute boulder txapelketa herrikoian

Mirari Altube Arrese 2018ko apirilaren 14a

Pol Pol eskalatzaile taldeak antolatuta Bergarako boulder txapelketa herrikoia jokatu zuten atzo, apirilak 13, Labegaraietako rokodromoan. Nor baino nor gehiago jardun ondoren, lagun giroan afaldu zuten elkartutakoek. Ekitaldia, gainera, Udalari "rokodromo duin bat" eskatzeko aprobetxatu zuten.

"Lagunartean elkartu ginen eta izugarrizko giroa sortu zen, baita borroka ere… Elkartutakoen artean zegoen maila kontuan hartuta finalera arte estutu behar izan zen", jakinarazi dute Pol Pol elkarteko eskalatzaileek, eta gaineratu: "Ondoren, nola ez, afari ederra eta gainontzekoak etorri ziren".

Jai giroa aldarrikapenarekin bat egiteko aprobetxatu zuten eskalatzaileek: "Udalari esan gura diogu gurekin ez ahazteko. Gure ustean orain ala inoiz ez da… Orain da unea zerbait txukunagoa lortzeko eta Labegaraietako rokodromoaren betiko arazoak konpontzeko. Eta horretarako, Udalak gurekin kontatu behar du bai edo bai".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak