Auzuen Arteko Eguna Uberan apirilaren 21ean, Bergarako auzoen arteko harremanak indartzeko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko api. 12a, 12:28
Uberako jaiak.

Bergarako auzoetako gazte talde baten ekimenez, apirilaren 21ean Auzuen Arteko Eguna ospatuko dute Uberan. Auzoen arteko harremanak indartzea da helburua eta asmoa dute jaia urtero auzo ezberdin baten ospatzeko.

Honako hau izango da hilaren 21eko egitaraua: mus txapelketa (17:00), jolasak (18:00), DJ Aldabena (19:00), pintxo-potea (20:00), auzo afaria (21:00), sari banaketa (22:30), Fan & Go erromeria (23:00), Elvis Caino (02:30) eta txokolate-jana (06:00).

Auzo afarirako izen-ematea, apirilaren 15era arte

Afarian izena eman behar da apirilaren 15a baino lehen, auzo guztietan jarriko diren zerrendetan: Uberako Jaolatza elkartearen atarian, Osintxuko Txuringo tabernan, Angiozarko Pagomendi elkartean eta Elosuako, Elorregiko, San Blaseko, San Juango eta San Kristobalgo auzo elkarteetan. "Goazen auzoak indartzera!", adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak