Deba ibaiak gainezka Bergaran

Goiena 2018ko api. 11a, 19:53

Deba ibaiak gainezka egin du Bergaran, Ibaiondo kalean. Hazita datorrenean, eta punturen baten gainezka egiten badu, Bergarako Ibaiondon izan ohi da. Zubiaren azpian putzu handia sortu da. Eguen eguerdiko 12:00ak arte alerta laranja ezarri dute "prezipitazio iraunkorragatik", Gipuzkoan.

Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak esan du Aholku Batzarretik batzarretik irteterakoan, eguen eguerdira arte jarraituko dutela euri prezipitazioak eta alerta laranjan izango garela ordura arte. Izan ere, Segurtasun Sailak, Uholdeei Aurre Egiteko Larrialdi Plan Bereziaren 1. maila aktibatu eta Aholku Batzordea deitu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak