Zapatu gauen heldu ziren kadeteak Bergarara, "oso pozik" saria eskuan zutela. Kadete mailan irabazteaz gain, beste sari bat ere lortu dute, Nayla Perezek joko garbiagatik bakarkako saria jaso du. Oso esperientzia "aberasgarria" izan dela eta asko gozatu dutela esan dute taldeko ordezkariek.


Laster Bergara Kirol Elkarteko infantil mailako mutilek bide bera egingo dute, maiatzeko zubian Lloret de Mar herrian lehiatuko baitira.