Izan ere, Senegalen hezkuntza eta osasunarekin lotuta dauden garapen proiektuak aurrera eramateko helburuaren barruan, saskibaloi kantxa bat eraiki dute han eta orain materiala behar dute. Ndank Ndank elkarteak, batetik, senegaldar eta euskaldunon artean kulturartekotasuna sustatzea nahi du; eta bestetik, Senegalen hezkuntza eta osasunarekin lotuta dauden garapen proiektuak aurrera eroatea du helburu.
Kantxa bai, baina material beharra
Azken ekintzen artean, saskibaloi kantxa bat eraiki dute Sengalen. Kanastak lortu dituzte, baina materiala falta zaie. Ndank Ndank elkartea BKE saskibaloi klubarekin harremanetan jarri zen adin ezberdinetako jokalariak ekipatu ahal izateko: baloiak, ekipamenduak, zapatilak...
Oraingoa bigarren deialdia da: "Zuzendaritza batzordetik, lehen deialdi bat egin zen, saskibaloi klubeko guraso guztiei denon artean ahalik eta material gehien biltzeko, etxean ditugun, eta egoera onean dauden gauzak eskainiaz. Bigarren deialdia Bergarako herri guztiari zuzenduta dago eta era guztietako materiala eskatzen da".
Material bilketa apirilaren 13an izango da, 17:00etatik 20:00etara, San Martin plazan.
Argazkia: Senegalen eraiki duten saskibaloi kantxa
Argazkia: Ndank Ndank elkarteko eta BKEko kideak, saskibaloi materialarekin.