Negozio zirkularra sortzeko behar den ezagupen zehatza jasotzea nahi dutenentzako ikastaroa eskainiko du UNED Bergara Ikastetxe Elkartuak. Ikasleek ikuspegi integral bat jasotzea nahi da, proiektu pertsonaletan Ekonomia Zirkularraren parametroak aplikatzeko.
Bederatzi modulu izango ditu mintegiak, bederatzi egunetan banatuta. Modulu bakoitza, materia horretan aditua den irakasle batek emango du, eta era berean, gai hori lantzen diharduen enpresa gonbidatua bertaratuko da.
Azkenengo moduluan alderdi zirkularra lantzen duten lanak aurkeztuko dira inbertitzaile ezberdinen aurrean (Venture inbertitzaileak, elkarren bermerako baltzuak, ekintzaileentzat finantziazioa, etab.).
Informazio gehiago UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuaren webgunean.