Udaletxea itxita egongo da apirilaren 3ra bitartean eta Turismo Bulegoa eta Laboratorium zabalik

Mirari Altube Arrese 2018ko mar. 28a, 14:53
Bergarako udaletxea, artxiboko argazki baten.

Hainbat Udal zerbitzu eten egingo dituztela Aste Santuko jai egunetan jakinarazi dute. Hala, udaletxea itxita egongo da (udaltzaingoa salbu) bihartik apirilaren 3a artean (biak barne); Turismo Bulegoa eta Laboratorium museoa, ostera, zabalik izango dira.

Turismo Bulegoa eta Laboratorium museoa, martxoaren 29tik apirilaren 8ra arte (biak barne) egunero egongo dira zabalik 10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 19:00etara, bi salbuespenekin: apirilak 1 eta 8, biak igandeak; 10:00etatik 13:00etara zabalduko dira orduan.

Liburutegia itxita egongo da Aste Santuko bost jai egunetan. Pazko Astean, ostera, asteartetik aurrera ohiko ordutegia izango du, 08:30etik 20:30era.

Kirol instalazioei dagokienez, jai egunetako ordutegia izango dute Agorrosinek eta Labegaraietak:
Agorrosin zabalduko da 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; eta Labegaraieta, 08:30etik 23:00etara.

Udal Artxiboa itxita egongo da Aste Santuko egunetan, eta apirilaren 3tik aurrera ohiko ordutegiarekin egongo da zabalik: 08:30etik 13:30era eta 14:30etik 17:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak