Zazpigarren bizikleta jardunaldiak egingo dituzte apirilaren 14tik 27ra

Mirari Altube Arrese 2018ko api. 2a, 09:00

Bizikletan ibiltzen ikasteko saioak eta ikus-entzunezkoak eskainiko dituzte apirilean, eta jardunaldia borobilduko dute hilaren 19an, Bizikletaren Nazioarteko Egunean, egingo dituzten ekitaldiekin.

Bizikletan ibiltzen ikasi nahi? leloarekin ikastaroa egingo dute apirilaren 14tik 27ra bitartean (bi orduko sei saio, 10:00etatik 12:00etara) eta aste bukaeratan (lau saio, 10:00etatik 12:00etara) Labegaraietako kiroldegian. Izena emateko epea zabalik izango da apirilaren 12 bitartean.

Apirilaren 17an, ostera, Zigor Gartziak diaporama emanaldiak eskainiko ditu eskoletan. Eta Bizikletaren Nazioarteko Egunean, apirilaren 19an, ikastetxera bizikletan joateko dei egingo diete. Bizikletarekin jolasak egingo dituzte eta marrazki erakusketa ere izango dela iragarri dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak