Infartuzko partiduaren ostean, Rezusta eta Elezkano finalera

Xabier Urtzelai 2018ko martxoaren 25a

Rezusta eta Elezkano garaipena ospatzen, gaur arratsaldeko partiduaren ostean. Argazkia: www.eitb.com

Rezusta eta Elezkano apirilaren 8an jokatuko duten Eskuz Binakako finalean izango dira, gaur arratsaldean Altuna III.ari eta Martijari 22-21 irabazi eta gero.

Altunak izugarrizko partidua egin du aurrealdeko koadroetan, lehia estu baten ostean partiduaren azken txanpan norgehiagoka aldapa gora jarri zaie Rezustari eta Elezkanori, kontrarioek tanto bakarra egin behar zutelako partidua irabazteko (18-21). Baina, amore eman barik 21-21ekoa egin, eta azken tantoan Elezkanok maisutasun handia erakutsi du (22-21).

Hala, Bilboko finalean Ezkurdia eta Zabaleta izango dituzte aurrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak