Erramu Zapatuko azoka: udaberriko lehena

Mireia Bikuña 2018ko mar. 24a, 15:56

Herritarrez bete dira, beste behin, Bergarako kaleak. Artisauek eskuz egindako ikusi eta erosi, baseritarrek eroandako animaliak ikusi, landare edo lorak erosi, umeendako tailerretan parte hartu eta txorimaloak erakutsi dituzte. Txikienetatik hasi eta helduetaraino. Guztiendako egon da zer ikusia eta guztiek "gozatu" dute Aste Santuko oporren aurreko azokarekin.

118 postu egon dira Bergarako kaleetan: San Martin plazan artisauen 40 postu; Munibe plazan orotariko hamar; Simon Arrietan eta Fraiskozurin elikagaien 50 saltoki; eta Seminarioko patioan makinaria, burdindegia, baserriko tresnak eta pentsuak erosteko 18 postu. Batzuk etxekoak eta beste asko kanpotik etorritakoak. "Plaza ona da Bergarako. Udaberriko lehen azoka da guretzat eta urtero errepikatzen dugu. Aurten, umeei otzarak nola egiten ditugun erakutsi diegu", esan du artisau batek.

Jatekoak eta edatekoak ere egon dira. Jardunek talo postua ipini du seminarioko karpan eta Segurako talogileak Fraiskozurin egon dira.

Bertso jaialdia

Erramu Zapatuaren bezperan, bertso jaialdia egon zen. Seminarixoa lepo bete zen Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Unai Agirre, Aitor Sarriegi eta Iker Zubeldia entzuteko.

Erlazionatuak

Erramu Zapatuko azoka

Mireia Bikuña 2018 mar 24 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak