Bergararentzat interesekoak kontsideratzen dituen eremu eta diziplinetarako eman nahi du laguntza Udalak, hainbat elkartek eta entitatek garatzen dituzten askotariko ekintzak hauspotuz.
Bost arlo lagunduko ditu diruz Bergarako Udalak: Gizarte zerbitzuak, Kultura saila, Kirol zerbitzua, Ingurumen saila eta ekonomia-sustapena.
2018ko aurrekontuetan 285.120 euro horrela bideratuko dira:
Gizarte zerbitzuak:
1. Garapenerako lankidetza-programak lantzen dituzten Gobernuz Kanpoko
Erakundeentzako (GKE) diru-laguntzatarako 46.488 euroko partida zehaztu da.(2017an 55.250 euroko partida izan zen).
2. Gizarte zerbitzuen arloan diharduten elkarteentzako diru -laguntzatarako 25.032euroko partida zehaztu da (2017an 29.750 eurokoa izan zen).
3. Gazteendako alokairu sozialaren diru-laguntzatarako 30.000 euroko partida zehaztu da (2017an eman zen lehenengo aldiz eta 30.000 euro bideratu ziren).
Kultura sailak:
Bergarako Kultura entitateek egiten dituzten urteko jarduerak finantzatzeko laguntza programarako 42.600 euroko partida zehaztu da. (2017an 39.200 euro izan ziren)
Kirol zerbitzua:
Bergarako kirol entitateei ohiko eta ezohiko jarduerak finantzatzeko laguntza edo diru-laguntza programarako 89.500 euroko partida zehaztu da. (2017an 89.500 euro izan ziren)
Ingurumen saila:
Ingurumen entitateek egiten dituzten urteko jarduerak finantzatzeko laguntza programarako 1.500 euroko partida zehaztu da. (2017an ere 1.500 euro izan ziren).
Ekonomia-sustapena:
1. Enpresa berrientzat lokala alokatzeko diru-laguntzatarako 20.000 euroko partida zehaztu da.
2. Bergaran finkatuta dauden enpresak lehiakorragoak izateko azterlan teknologikoak egiteko bideratutako diru-laguntzetarako (Eragin programa) 30.000 euroko partida zehaztu dira. (2017an ere 30.000 euro izan ziren).