Bergara Kirol Elkarteko zuzendaritzako kideak pozik daude: "Maila honetako txapelketa bat izatea oso garrantzitsua da guretzat, emakumezko futbolaren alde azken urte hauten egiten gabiltzan lana sendotzeko. Azken urteetan hazkunde handia eman da herriko emakumezkoen futbolean eta eurei zuzendutako ekintza izango da". Kadete mailan Euskadiko jokalari onenak "etxean bertan ikusteko aukera izango dute gure futbolariek", gaineratu dute.
Ane Larrañaga bergararra
Gipuzkoako selekzioarekin, gainera, Ane Larrañagak jokatuko du. "Taldeko beste hiru jokalarik ere jaso dute selekzioarekin jokatzeko deia baina Aste Santuko opor egunak izanik, pena handiz deialdiari ezezkoa eman behar izan diote kanpoan direlako", gehitu dute zuzendaritzako kideek.
17:00etan hasiko da
Txapelketa 17:00etan hasiko da. Lehenengo partidua Arabak eta Bizkaiak jokatuko dute; ondoren, talde galtzaileak Gipuzkoaren aurka neurtuko ditu indarrak; eta azkenik, talde irabazleak jokatuko du Gipuzkoaren aurka.