Auto batek istripua izan du AP-1 errepidean, Bergaran

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko martxoaren 22a

Istripua izan duen autoa (Argazkia: Twitter @bomberoseuskadi)

08:10ean auto bat irauli da Bergaran, AP-1 errepideko 133. kilometroan -hegoaldeko irteeran-, Eibarrera noranzkoan. Istripua izan duen autoa amildegi batetik erori dela jakinarazi du Ertzaintzak. Zauritu bat izan da ezbeharrean, suhiltzaileek atera dute autotik eta Arrasateko ospitalera eraman dutela baieztatu du Ertzaintzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak