Handiak izan dira Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Iruñean pentsio duinen alde egin diren manifestazioak. Pentsiodunek gizarte osoa deitu dute protestara eta gizarteak erantzun du. Hirietan ez ezik, Bergaran ere manifestazioa egin dute eguerdian; ehunka lagun elkartu dira. Eskari nagusiak bi dira oraindik: pentsioak KPIren arabera igotzea eta gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.