Nomadak taldeak 'Iraganeko hondarrak' bideoklipa kaleratu du

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko martxoaren 16a

Bergarako Nomadak taldeak bideoklip berria kaleratu du: Iraganeko hondarrak. Taldearen berri iazko azaro amaieran eman eta ondoren Hasieratik diskoa aurkeztu ostean, orain bideoklip berriarekin dator talde bergararra.

Iraganeko hondarretan kantuarekin bideoklipa egin dute. Rocka, tarte elektronikoak, trikitia eta haizeak dira taldearen oinarriak zuzenekoei atxikitzeko jaia eta alaitasun kutsua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak