Segurtasun Sailen datuen arabera, 2016an 14tik 24 urte bitarteko 2.837 gazte trafiko-istripu batean nahasita egon ziren Euskadin.
Gazteak Trafiko-istripuak izateko arriskua areagotzen duten faktoreen artean, alde batetik gazte psikologiari lotutako faktoreak daude (exhibizionismoa, norberaren gaitasunen neurriz gain, autobaieztapena, talde presioaren eragina); bestetik, aurreneko urteetako gidatze esperientzia eza; eta baita alkohol eta drogen kontsumoa ere dago.
Herriko 240 ikasle
Ekitaldi hau Bergaran martxoaren 13an egingo da Zabalotegiko aretoan, eta Ipintza, Aranzadi eta Mariaren Lagundiko ikastetxeetako 240 ikasle eta irakaslek parte hartuko dute, bi saiotan banatuta: 9:15etatik 10:15etara eta 11:00etatik 12:00etara. Ekitaldiak, ikastetxeetan urtarriletik ekainera bitartean lantzen ari diren alkohol eta bestelako drogen prebentziorako programen osatu eta indartzeko egokia ikusi da.