Partidu osoan zehar Bergara izan zen jaun eta jabe, izan ere, Amaikak Bat taldea baino aukera askoz gehiago izan zituen. Hala ere, partidua azken minutuetan erabaki zen.
Bergararen lehen gola, entseatutako falta baten ostean etorri zen. Golegilea, Ibai Lizeaga izan zen. Bigarren zatian, berriz, aurkariek berdindu egin zuten partidua, eta norgehiagoka berdinketarekin amaitu behar zela ematen zuenean, beste bi gol etorri ziren. Lehena, 90. minutuan, Xabi Jorgek sartu zuena, eta azkena, berriz, 92 minutuan izan zen, Aitor de Benitorena, biak Jon Linazisororen pasez.