Cabaret musikaleko Willkommen obrarekin hasiko dira; All I ask for you, Miserableak, Over the Rainbow, Can you feel the love tonight, I will follow him, Hakuna Matata, Mamma Mia, Dancing Quenn, Summer nights, eta You're the one that I want izango dira eskainiko dituzten gainerako lanak. Azkeneko obra Bergarako Orfeoiarekin batera egingo dute: Olentzero & Co!. John Prietok perkusioa eta Amaia Urdangarinek pianoa joko dute emanaldian.
Emanaldia doan izango da baina txartelak eskuratu behar dira, leihatilan bertan –ordubete lehenago zabalduko dute–.