Umeendako saioa
Umeek musikaz gozatzeko helburuarekin egingo dute Musika familian: Gordon metodoan oinarritutako ikastaroa izango da. 0 eta 3 urte bitarteko umeei zuzendutako tailerra izango da. Bi taldetan banatuko dituzte umeak: 0 eta 15 hilabete bitartekoek apirilaren 16an izango dute ikastaroa 18:30etik 19:20ra; eta, 15 hilabete eta 3 urte bitartekoak apirilaren 17an izango dute saioa, ordu berean.
Nagusiendako saioa
Nagusiendako musikoterapia 60 urtetik gorakoei zuzenduta egongo da. Apirilaren 16an eta 17an izango da, 19:30etik 20:30era.
Bi ikastaroen prezioa 10 euro da eta izena emateko azken eguna martxoaren 22a izango da, eguena. Musika Eskolan eman behar da izena.