Miguel Altunako ikasleak irabazle 'EuskoSkills' txapelketan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko mar. 9a, 13:53

Lanbide Heziketako EuskoSkills 2018 lehiaketan, Miguel Altuna Lanbide Heziketako ikasleak, bi alorretan irabazle izan dira. EuskoSkills, Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko txapelketa da eta lehiaketa desberdinen bidez, alor desberdinetan ikasleen trebakuntza sustatzea da helburua.

Martxoaren 1ean, froga ezberdinei aurre egin eta "lan bikaina" egin ondoren, Julen Urreta Kontrol Industriala alorrean garaile izan zen eta atzo, martxoak 8, Dani Martins eta Edurne Badillok Mekatronika alorrean irabazi zuten beste hiru ikastetxeetako lehiakideen aurrean.

Maiatzeko bigarren astean, Mekanika alorrean lehiatuko dira Miguel Altunako Fabrikazio Mekanikoko beste hiru ikasle. 

Irabazle guztiek, ekainaren 15ean ekitaldi publiko batean ongi merezitako txapela jasoko dute eta datorren urtean, Estatu mailako lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute. "Zorionak, lan bikaina!", adierazi dute ikastetxetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak