'Il Circo Italiano' Bergaran egongo da asteburu honetan

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko mar. 7a, 11:07

'Salvaje' ikuskizuneko momentu bat, 'Belea' pertsonaia airean.

Martxoaren 9tik 11ra bitartean bost aldiz eskainiko du Il Circo Italiano-k Salvaje ikuskizuna. Agertokia Matxiategiko aparkalekuan egongo da, Bergaran. Akrobazia, poesia, dantza, oparotasuna eta arriskuan oinarritutako familia osoarentzako zirku ikuskizuna izango da.

Oihaneko pertsonaiak izango dira protagonista kolorez betetako Salvaje ikuskizunean. 

Sarrerak

Guztira bost aldiz eskainiko da Salvaje ikuskizuna, hiru egunetan zehar:

  • Martxoak 9, egubakoitza: 19:00etan.
  • Martxoak 10, zapatua: 17:00etan eta 19:30ean.
  • Martxoak 11, domeka: 12:00etan eta 17:00etan.

Sarrerak 14 eta 35 euro bitartean salduko dira, eserlekuaren arabera. Hala ere, online eskaintza bereziak daudela jakinarazi dute Il Circo Italiano-tik. Bestalde, 2 urtetik beherako haurrentzat sarrera doan izango da.

Informazio gehiago: ilcircoitaliano.com/

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak