Bergarako jaiak prestatzeko bilerak deitu ditu Udalak, martxoaren 6an hasita

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko mar. 5a, 09:58
Kuadrillen arteko jolasak zezen plazan, iazko jaietan.

Bergarako Udalak herriko eragile eta talde ezberdinekin antolatu gura ditu 2018ko jaiak eta horretarako bilerak deitu ditu; lehena bihar izango da, martxoak 6, udaletxean (19:00). Biharko lehen saioa talde eragileekin izango da.

Honela deitu ditu bilerak Udalak:

-Martxoaren 6an, 19:00etan, Udaletxean: talde eta eragileekin bilera.

-Martxoaren 7an, 18:00etan, Azokako gune librean: guraso elkarte ezberdinekin.

-Martxoaren 9an, 16:00etan: San Joxepe elkartean: jubilatuekin.

-Martxoaren 9an, 18:30ean, Udaletxean: 6. mailako umeekin.

-Martxoaren 9an, 20:00etan, Gaztelekuan: gaztetxoekin. Eta, azkenik, martxoaren 20an, Jai Batzordea batuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak