Seminarixoa goraino 'Mozkorra Parregarri' azken aldiz ikusteko

Xabi Gorostidi 2018ko mar. 3a, 21:12

Bergararen fundazioaren 750. urteurrenean, eta obraren egileak zuzendutako seminario estreinatu berrian egin dute 'Mozkorra Parregarri'-ren azken pasea. Ikusleek eserleku guztiak bete dituzte, eta gaurko protagonistek eskerrak eman nahi izan dizkiete beti alboan laguntzek prest izan dituzten horiei. 

"Momentua eta urtea oso bereziak dira guretzako. Hainbeste emanaldi egin ostean Seminarixoan azkena egitea oso berezia izan da guretzako. Zentzua dauka azkena hemen egiteak, obraren idazlea Seminarioko lehen zuzendaria izan zelako. Baina ez hori bakarrik, XVIII. mendeko Seminario horretan, zientziaz gain antzerkiak eta arteak leku handia eduki zuen, eta guretzako modu aproposa izan da herriari eskertzeko eta momentu eder bat pasatzeko" azaldu Miguel Angel Elkoroberezibarrek

Gaurkoan 20 bat antzezle eta bost musikari izan dira obrari gorputza eman diotenak. Azken aldiz, duela ia hiru urte antzeztu arren, bizpahiru entsegu nahikoa izan dira agertokira segurtasunez beteta igo ahal izateko. Ia bi ordu iraun duen emanaldian, ordu laurdeneko atsedenaldia egin dute, eta tostoiak eta ardo goxoa banatu dituzte ikusleen artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak