Iaz bete zituen Pol-Polek 75 urte, eta, hasierako asmoa liburua urtea bukatu aurretik publikatzea bazen ere, nahi baino gehiago atzeratu da: "Uste baino konplexuagoa izan da dokumentazio prozesua. Zenbat argazki, zenbat dokumentu, zenbat elkarrizketa… Luze jo du, baina oso aberatsa eta ederra izan da. Elkarrizketatu bakoitzak begietan zuen distira ikusteagatik bakarrik merezi izan du ordu luzeetako lan honek. Pol-Polen aitzakiarekin, Bergarako azken 75 urteotako historiaren parte bat protagonisten euren ahotik ezagutu dut eta pribilegiatua sentitu naiz", dio Elkoroberezibarrek.
Hainbat tokitan egongo da salgai
Liburua aurkeztu ostean, Mizpildi okindegian (Matxiategi), Subijai dendan (Irizar pasealekua), Onena tindategian (Barrenkale), Depor tabernan (Bidekurutzeta), kultura etxean (Errotalde Jauregia) eta PolPolen egoitza berrian –San Pedro kaleko 10. zenbakian– jarriko dira salgai, 15 eurotan.