Ondarroako Hara! musika taldea 2016ko martxoan sortu zuten Gorka Ruiz Etxanok Epi, Julen De Diego Arrizabalagak eta Jon Kirru Iparragirrek. Hasi eta urte erdira estudioko lehen lana grabatu zuten Axular Arizmendiren Ame estudioan, Mutrikun. Zazpi abestiz osatuta dago Adikzioak, minak eta desirak ondarrutarren lehen lana. 2017ko martxoan argitaratu zuten Baga-Biga Musika Ideiak diskoetxearen babesarekin. Diskoa zabaltzen duen Agian abestiarekin bideoklip bat grabatu zuten Andere Etxegarairen gidaritzapean.
Kontzertua Bule tabernan izango da, egubakoitzean, 23:00etan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.